Testuinguru honetan, etorkizuneko agertoki eta interakzio berrietan euskara erabil
dadin esperimentaziotik ekarpena egitea da BADALABen helburua.
Eta esperimentazioaren gidari, baieztapenak baino, galdera boteretsuak jarri
nahi ditugu mahai gainean:
  • Nola bizirauten du hizkuntzak testuinguru diberso batean?
    * Nola sustatzen edo bermatzen dugu hizkuntzaren erabilera sistema digitalean?
    * Zein rol joka dezake hizkuntzak gizarte berdinzaleago eta inklusiboagoa
    eraikitzeko garaian?
    * Zein egituraketa eta harreman eredu berri
Zer egin behar dugu desberdin?
Eragile sozial eta publikoen arteko lankidetzatik sortutako laborategia.
Responsive Image

ikuskera

Hizkuntza gutxituak biziberritzeko eta hiztunen arteko berdintasuna sustatzeko esperimentazio gune erreferentziala izatea nazioartean
Responsive Image

xedea

Euskara etorkizuneko errealitate eta interakzio sistemetan erabili dadin, galdera berriak identifikatzea eta berrikuntza eta esperimentazio bidez ekarpena egitea.

ardatz
estrategikoak

Badalab impulsar

Eragitea

Inor ordezkatu gabe, abian dena aberastea, galdera berriak eta egiteko modu berritzaileak sustatzea.
1. Hizkuntza biziberritzeko prozesuetan berrikuntza txertatuz.
2. Gizarte berrikuntza prozesuetan hizkuntzaren aldagaia txertatuz
Bdalab egitea

Egitea

Bestela gertatuko ez liratekeen egoerak probokatzea, etorkizunarekin zubiak eraikiko dituzten ekintza eta programazio propioak proposatzea.
1. Izaera desberdineko eragilez osatutako ekosistema sustatuz
2. Espazioak sortuz eta gaitasun sortzaileak hauspotuz, euskara eta hiztunen arteko berdintasuna izan daitezen etorkizun desiratuaren oinarri.
Badalab kontatzea

Kontatzea

Garai eta interakzio forma berriek eskatzen dituzten plaza eta kanalberriekin esperimentatzea.