Laborategiaren bihotza dira, ezagunari desafio egiteko probokazio hutsa. Hizkuntza, harremanak, etorkizuna eta gizarte berrikuntza ardatz, esperimentaziorako baliabideak eta espazioak hiztun ororen eskura jarriko dituztenak.
Inongo mugarik eta baldintzarik gabe, edonorentzat espazio seguru eta esanguratsu izan nahi dutenak, lotsarik gabe erroretik ikasi, elkar trukatu eta elkarrekin euskaraz mintzatzen diren errealitateak irudikatzeko.