Zer egin behar dugu desberdin eraginkorrago izateko?

Ikusi guztiak

Zer egin behar dugu desberdin eraginkorrago izateko?

Zer egin behar dugu desberdin eraginkorrago izateko? Galdera honekin abiatu ginen 2016an euskara biziberritzeko afanean gabiltzan zenbait eragile sozial eta erakunde publiko. Ibilbidean deliberazioa izan dugu tresna; berrikuntza, gako; lankidetza, helburu; Etorkizuna Eraikiz, testuinguru. Eta, amaieran, BADALAB da emaitza. Aurtengo uztailaren 21ean sinatu genuen partzuergo berritzailearen sorrera, ametsaren bertsiorik garaiena ukigarri bihurtuz.

Esperimentaziorako esparru segurua eraiki nahi dugu, arriskuak hartzeko elkarri konfiantza emanda. Gauzak desberdin egiteko adimen kolektiboa sustatuko dugu; eta guztiok erantzunkide izateko, gobernantza partekatua. Konfiantza, adimena, lankidetza, ahalmen handiko energia iturri berriztagarriak dira euskara biziberritu dezagun herrigintzan.  

Euskararekin batera, nola ez, ondoan izango ditugu hizkuntza gutxituak eta hizkuntza txikiak, eta horien hiztunak. Guztientzat berdintasun eta justizia aukerak bilatu nahi ditugu, mundu hobe baten alde.