ESANDAKOA, ZURE BILA GABILTZA!

Ikusi guztiak

ESANDAKOA, ZURE BILA GABILTZA!

Aurreko albistean aurreratu moduan, proiektura gehitzeko Berrikuntza Eragile baten bila gabiltza.
Etorkizuneko agertokietan eta interakzio sistematan euskara erabiltzen jarrai dadin, Berrikuntza Eragilearen eginkizun nagusia izango da, lantaldearekin batera, eragitea, dagoeneko abian den horretan balioa eransteko, lankidetza ez-ohikoak probokatzeko edo gauzak beste modu batean egin daitezen sustatzeko espazioak, tresnak eta esperientziak eskainiz. 

Bilatzen ari garen pertsonak bere ibilbidean hurrengo esparruetan eduki dezakeen esperientzia baloratuko da:

- Bizi-ibilbidean nahiz lanekoan sorkuntza, berrikuntza edota eraldaketa bilatzen duten ekimenekin izandako kontaktua izatea.

- Taldeen dinamizazio eta bitartekaritzan izandako esperientzia, berrikuntza dinamikekin lotura eta harreman sarea izatea (Euskal Herrian zein hemendik kanpo).

- Esparru digitaleko teknologian nahiz humanitateetan egindako ibilbidea.

- Hizkuntza gutxituen esparruan, Euskal Herrian zein hemendik kanpo euskararen eta beste hizkuntzen biziberritze prozesuei buruzko ezagutza eta honi buruzko ikuspegia, arlo profesionalean zein pertsonalean.

Era berean hurrengo konpetentziak dituen pertsona baten bila ari gara: Talde lana, aldaketara egokitzeko gaitasuna, sormena eta berrikuntza, adimen emozionala, ekimena eta proaktibitatea.

Laborategiak euskaraz funtzionatuko duenez, hizkuntza honetan gaitasun funtzional osoa erakutsi beharko da; gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez gaitasun ertaina; eta frantsesaren ezagutza ere baloratuko da.

Izen emate epea maiatzaren 29ra arte egongo da irekita.

Xehetasunen pdf.a eskuratu

Izena eman