Otsailean argitaratu genuen prozesuak eman du bere fruitua.
Poz handiz aurkezten dizuegu Leire Palacios, uztailetik aurrera gure lantaldeko kide izango dena.
Leire irudimen eta ikuspegi handiko pertsona da, aktiboa, sortzailea, bere bizi ibilbidean hizkuntzarekin, berrikuntzarekin, komunikazioarekin, teknologiarekin zerikusia duten askotariko ekimen eta dinamiken parte izandakoa. Gurean izan zaitezen irrikitan gaude, Leire!
Bestalde, otsaileko prozesuak bigarren pertsona baten kontratazioa aurreikusten zuen. Arrazoi pertsonalak medio, honek uko egin behar izan dio eskaintzari, aukera berriak zabaltzen dizkigularik. Adi egon! Laister deialdi berria zabalduko dugu. Bazatoz?