Zuzendari Nagusi bila ari gara BADALABen

Ikusi guztiak

Zuzendari Nagusi baten bila ari gara BADALAB, Hizkuntza Berrikuntzaren Laborategirako

Pertsona honi partzuergoaren administrazioa eta zuzendaritza exekutiboa dagozkio, baita funtzionamendu operatiboaren  erantzukizuna eta jardun-arloen eta langileen zuzendaritza ere, Gobernu Batzordearen eta Batzorde Betearazlearen jarraibideen arabera jardunez.

Zuzendaritza Nagusiak, Estatutuen arabera, honako eginkizun nagusi hauei erantzun beharko die:

  • Partzuergoaren jardun-eremuak  zuzentzea, eta Partzuergoaren nahiz lantaldearen burua izatea.
  • Kontratazio-organoaren eginkizuna betetzea, sektore publikoko kontratuei buruzko legeriarekin bat etorriz.
  • Jarduera eta zerbitzu-programak ezartzea.
  • Berrikuntza eta eraldaketa-politikak diseinatu eta gauzatzea, bai barne-eremuan, bai Partzuergoak kanpokoekin dituen harremanetan.
  • Partzuergoaren jardueraren eta helburuen planifikazioa, jarraipena eta koordinazioa egitea, Batzorde Betearazlearen laguntzarekin.

Bilatzen dugu pertsona bat bere ibilbide profesionalean berrikuntza, gizarte-eraldaketa, adimen kolektiboa edota ikuspegi estrategikoa landu dituena; aldi berean lidergo partekatua eraikitzeko gaitasuna, taldeak koordinatzekoa, negoziatzekoa edo komunikatzekoa baloratuko zaizkio.

Laborategiak euskaraz funtzionatuko duenez, hizkuntza honetan gaitasun funtzional osoa erakutsi beharko du; gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez gaitasun ertaina; eta frantsesaren ezagutza ere baloratuko da.

Tituluei dagokienean, unibertsitate-titulua eskatzen da eta titulu osagarriak baloratuko dira, lehentasunez humanitate digitalak, teknologia eta teknika.