Iragarkia. Berrikuntza eragileak

Ikusi guztiak

Iragarkia. Zure bila gabiltza!

Bi berrikuntza eragileren bila ari gara badalab, hizkuntza eta gizarte berrikuntza laborategirako.

Pertsona hauek laborategiko funtzionamenduan zehazten den prozesua aurrera eramateko gaitasuna eduki beharko dute. Prozesu honek hurrengo egitura du:

  1.  Entzun eta sentitu. Galdera berrien bitartez egungo egoera identifikatu eta etorkizuneko agertoki berriak arakatzea. Hurrengo ekimenen bitartez: 
    • Ikerketak.
    • Behatoki digitala.
    • Entzute partehartzailea. Adimen kolektiboa.
  2. Esperimentatu eta sareak egin. Prozesu eta ekintza berritzaileak abian jartzea. Hurrengo ekimenen bitartez.
    • Programa esperimentalak.
    • Bidelaguntzak.
    • Komunitate ekintzak eta sareak.
    • Trebakuntza berriak.
  3. Partekatu eta ebaluatu: Narratiba eta komunikazio formatu berriak eta eraldaketa sozialerako ekarpena egitea. Hurrengo ekimenen bitartez.
    • Sozializazioa.
    • Transferentzia.
    • Ebaluaketa.

Bilatzen ari gara bi pertsona bizi-ibilbidean zein lanekoan sorkuntza edota eraldaketa bilatzen zuten ekimenekin kontaktua izan dutenak, eta esparru digitaleko teknologian nahiz humanitateetan esperientziadunak. Horrez gain, bi esparruetako hauetako gutxienez batean aritu izana eskatzen diegu:

  • Hizkuntza esparruan, euskararen biziberritze prozesua ezagutzea eta hizkuntza gutxitu nahiz txikien berri izatea.
  • Komunikazio esparruan, informazioa lortzeko, lantzeko eta hedatzeko estrategiak garatzen eskarmentua izatea.

Laborategiak euskaraz funtzionatuko duenez, hizkuntza honetan gaitasun funtzional osoa erakutsi beharko du; gaztelaniaz eta ingelesez, gutxienez gaitasun ertaina; eta frantsesaren ezagutza ere baloratuko da.

​​​​​​​pdf.a eskuratu

Izen-ematea