badalab-en Gobernu Batzordeak azaroaren 26an burututako bilkuran izendatu zuen proiektua gidatuko duen zuzendaria. Hautapen prozesua garatu ondoren, Goiatz Oiartzabal Lakarra (Pasaia, 1983) aukeratu dute postu horretarako. Industria Diseinuan ingeniari teknikoa (MU) eta Barne Ekintzailetza eta Berrikuntzan nazioarteko masterra (MINN) duena, gizarte berrikuntzan aditua da Oiartzabal. Fagor Taldean ekin zion bere ibilbide profesionalari eta, ondoren, LEINN graduan team coach eta Debagoiena 2030 egitasmoan prozesu arduradun gisa jardun izan du, besteak beste. Laborategiaren lantaldea osatzeko, Gobernu Batzordeak bilera berean onartu zuen hurrengo asteetan zabalduko den beste bi pertsona –“berrikuntza eragile” profilekoak– hautatzeko deialdia.
GFAren prentsa oharra eskuratu