Liburu aurkezpena
Esnatu ala hil
Eguna: 11/19/2025
Ordua: 18:00
Liburu aurkezpena
Eguna: 11/19/2025
Ordua: 18:00
Iñaki Iurrebaso eta Garikoitz Goikoetxearen Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.
Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea. Ez dira garairik distiratsuenak. Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea, baina zantzu gutxi dago nondik eta nola ekin, are gehiago aldaketa handiko garai hauetan. Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna. Begiak zabaltzeko ordua da, izan ere. Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur.